twiiter facebook linkedin youtube instagram spotify

Kirolaren balioa euskararen promozioan

Euskara hizkuntza ofiziala dugu Euskal Autonomia Erkidegoan eta, berez, Gipuzkoako futbol zelai gehientsuenetan euskaraz mintzatu ohi dira jokalariak. Hortaz, jokalariei espresuki euskara ez erabiltzea eskatzea iraingarria edo bortitza suertatu daiteke euskaraz bizi den edonorentzat.

Arbitro en Gipuzkoa

Joan den larunbatean Idiazabalen jokatu zen futbol partidak soka luzea ekarri du. Herriko taldeak Elgoibarko futbol taldearen aurkako norgehiagoka zuen Preferente mailako ligan. Jakina denez, arbitroak partida hasi baino lehenago bi ekipoen ordezkariei eskatu omen zien euskaraz ez mintzatzeko, edo ez behintzat berari zuzentzen zirenean, bera andaluziarra izanik ez baitzuen hitzik ulertuko. Kontu honetan bertsio diferenteak daude, baina denek bat egiten dute hasieran epaileak abisua eman izanarekin. Nik pertsonalki igande arratsaldean arbitroarekin telefonoz hitz egiteko aukera izan nuen denbora luzez, eta berak onartu zidanaren arabera, ez zuen gaizkiulerturik egotea nahi, eta horregatik eskatu zien bi taldeei gaztelaniaz hitz egitea. Izan ere, kezkatuta omen zegoen, inor euskaraz zuzentzen bazitzaion, ez zuelako bereiziko irainka ari ote zitzaion ala beste zerbait esaten.

Bertsioak bertsio, nire ikuspegitik begiratuta gauza bat behintzat argi dago. Ez da lehen aldia arbitro batek euskara menderatzen ez duela. Ni ere arbitroa izandakoa naiz eta nire inguruan ezagutu izan ditut hainbat epaile euskaraz mintzatzen ez direnak, baina hori ez da inoiz arazo larria bihurtu. Modu naturalean, jokalariak zein entrenatzaileak arbitroak ulertu dezakeen hizkuntzan zuzendu ohi dira. Kontua da, ez dela orain arte horren inguruko abisurik emateko beharra ikusi. Are gehiago, euskararen erabilera irainen arriskuarekin erlazionatzea ere nahiko baldarra iruditzen zait. Euskara hizkuntza ofiziala dugu Euskal Autonomia Erkidegoan eta, berez, Gipuzkoako futbol zelai gehientsuenetan euskaraz mintzatu ohi dira jokalariak. Hortaz, jokalariei espresuki euskara ez erabiltzea eskatzea iraingarria edo bortitza suertatu daiteke euskaraz bizi den edonorentzat.

Garrantzitsua da asteburu honetako polemika hau bere onetik ez ateratzea eta pasarte puntual baten moduan hartzea. Era berean, futbol federazioak zein arbitroen komiteak ahalik eta epaile euskaldun kopuru gehiena bermatzen jarraitu beharko dute, kirolak jarrai dezan euskararen promozio eta erabilerarako bitartekoa izaten. Aldundian kirolari berebiziko garrantzia ematen diogu baloreen hedapenean eta gazteen heziketan. Berdintasunaren (hizkuntza berdintasuna barne), elkarbizitzaren edo talde lanaren ispilu izatea nahi dugu kirol mundua; eta, hala izaten segi dezan, horrelako gertakarien aurrean ekintza eraikitzaile eta neurrizkoak hartzen jarraituko dugu.

Escrito por Denis Itxaso el 19 de febrero de 2018 · Archivado en: Alcalde de Gipuzkoa
Tags: , , , , , , , ,

Compartir: fb tw goo

Denis Itxaso